*Ruth Hernández, koalizioaren Bizkaiko lehenengo hautagaia.
Apirilaren bostean, Euskadiko hauteskunde-mahai guztietan Recortes Cero – Los Verdes – Municipalistas koalizioaren boto-txartelak aukeratu ahal izango dituzu: indar progresisten koalizioa da, eta sentsibilitate anitzak batuta, aberastasuna birbanatzeko politika bultzatzeko beharraren inguruan elkartu gara, murrizketak geldiarazteko eta herritarren bizimodua hobetzeko asmoz.
Euskadi autonomia-erkidego aberatsenetako bat da, baina biztanleen % 1,3k pilatzen du aberastasun guztiaren % 44. Hori dela eta, Euskadiko pentsiodunen erdia ez da mileurista izatera ere iristen, eta egiturazko ezegonkortasuna dago, kontratu berrien % 91 aldi baterakoak baitira.
Horrek izan behar du hauteskunde hauen gunea. Hori da aldatu beharrekoa.
Euskadiko baliabide itzelak herritar gehienen zerbitzura jartzen baditugu, soldatak eta pentsioak igo ahal izango dira, berrindustrializatu, enplegu egonkorra sortzeko, osasun- edo hezkuntza-arloko murrizketak geldiarazi, klima-aldaketaren kontra borrokatu, soldata-arraila eta indarkeria matxista ezeztatuko dituzten berdintasun-politikak sustatu…
Guztion ahalegina behar da, “fronte komun” handia sortu, murrizketak jasatzen ditugunon interesak defendatzeko. Eta Recortes Cero – Solidaria – Los Verdes koalizioa, zeinean hainbat indar progresista elkartu garen, da norabide horretan aurrera egitearen eredu.
Recortes Cero koalizioan bildutakook, 2014an sortu zenetik, aberastasuna birbanatzeko alternatiba sustatu dugu, eta ezkerretik batasuna defendatuko dugu banandu nahi gaituztenen aurrean. Hasieratik Los Verdes, Espainiako ekologismoaren indar historikoetako bat kualizio barruan egon da.
Koalizio horri beste erakunde batzuk gehitu zaizkio, hala nola, “Vecinos Municipalistas”, udalerrian parte hartzea garrantzia ematen duten elkarteak.
Sentsibilitate ezberdinak, nork bere sentsibilitatea eta aldarrikapenak ekarriz, Galizian eta Euskadin alternatiba progresista ordezkatzeko elkartu direnak, garapen jasangarri eta ekologikoaren, eta herritar gehienen zerbitzurako aberastasuna birbanatzeko politikaren alde.